Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udalak azken bilkuran erabaki zuen San Joan eta Erkuden ermitan bere izenean jartzea erregistroan. Altsasuko Udalaren iritziz jabetza eta erabilera publikoko eraikin horiek "udalarenak dira, beraz, Altsasuko herriarenak". Bi ermitak ez daude inoren izenean inskribatuta eta udalak bere izenean jarriko ditu, aspaldidanik bere jabetza dela dioten zertifikazioetan oinarritu da horretarako. Altsasuko Udalak gaineratu du, bi ermitak propiotzat jotzen dituenez, legegintzaldi honetan bietan berrikuntza lanak egin dituela. San Joan ermitaren kasuan Kultura Departamentuaren laguntza jaso zen, beraz, jabetza onartu zuen. DantzalekuAurreko astean hasi ziren Dantzalekuko kirol guneko aldagelak berritzeko lanak. Lanek 406.051 euroko aurrekontua dute Estatuko aurrekontuetan NaBairen emendakin bat jaso zen eta hala finantzatuko da lana.