Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udaleko Kirol Zerbitzuak jakinarazi du dagoeneko Dantzalekuko kirol gunea kudeatuko duen pertsona lanean ari dela. Horrekin batera, azpiegitura horiek erabiltzeko baldintzak zehaztu ditu udalak. Hala, astegunetan 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 22:00etara erabilgarri egonen da azpiegitura. Asteburuan, berriz, 9:00etatik 19:00etara, edo jardueraren arabera. Aldagelak berritzeko lanak direla eta, kirol zerbitzutik erabiltzaileei egoera ulertzeko eskatu diete. PrezioakFutbol zelaiaZelai osoa argiarekin: 70 €.Zelai osoa, argirik gabe: 35 €.Futbol 7ko zelaia argiarekin: 50 €.Futbol 7ko zelaia, argirik gabe: 25 €.Futbol taldekoak, bere entrenamenduetarako, prezio murriztua izanen dute.Atletismo pista -Argirik ezta aldagelik gabe erabiltzea: doan.-Eguneroko sarrera, argia edota aldagela erabilita: 1,50 €.-Hilabeteko bonoa: 7,90 €.-Urteko bonoa: 42 €.Zelandiko abonatuak doan izanen dute pisten erabilera. Era berean, Dantzaleku Sakana klubeko federatuak (Zelandiko bazkideak ez direnak) %40ko deskontua izanen dute pistak erabiltzerakoan.AbonuakSarrerak edota bonoak egiteko, Dantzalekun bertan edo Zelandi kiroldegian egiteko aukera izango da hurrengo egunetan (azkeneko honetan bakarrik bonoak).