Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udal Musika Eskolako ikasleek udaberriko kontzertuak eskainiko dituzte aste honetan. Gaur, musika eskolako oholtza gainera igoko dira ikasle helduak. Musika ikasteko adin mugarik ez dagoela erakutsiko dute. Denetariko musika tresnak entzuteko aukera izanen da.Bihar, berriz, zeharkako txirulako ikasleen txanda izanen da. 19:45etik aurrera, kontzertu ederra eskainiko dute.