Errausketaren aurkako sinadura bilketa

Guaixe 2011ko apirilaren 13a

Olatzagutiako porlandegian hondakinak erraustearen kontra dagoen altsasuar talde bat sinadura bilketa batik ekin dio. Hainbat denda eta tabernetan jarri dituzte sinadurak biltzeko paperak. Sinadura bilketaren sustatzaileen ustez garrantzitsua da altsasuarrek haien iritzia adieraztea eta errausketaren kontra agertzea,  "guztiz jasangaitza eta osasunarentzat arriskutsua den jarduera hau ekiditeko". Olatzagutiko Cementos Portland lantegian egin asmo den hondakinen errausketaren kontrako Altsasuko bizilagun taldeak sinadura bilketa horren aurretik hitzaldia eta erakusketak antolatu ditu besteak beste.