Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
II. Errepublikaren aldarrikapenaren 80.urtemuga bete den honetan, Txabi Ruizek A un paso dokumentala argitaratu du. Helena Taberna zinemagileak La Buena Nueva filmeko irudiak utzi ditu. Altsasuarrak memoria historikoaren garrantzia aldarrikatzen du. Dokumentalak ahotsa ematen die lehenik Gerra Zibila eta, ondoren, Frankismoa pairatu zutenei. 60 minututan Errepublikako pertsonaia historikoen, testimonioen eta fusilatuen aurkikuntzen berri ematen du.Dokumentalarekin ateratako dirua Sartagudako Memoriaren Parkera bideratuko da.