Testu bazkan Biblia aztergai

Guaixe 2011ko apirilaren 14a

Aste Santuaren bezperan, Testu bazka kristauen liburu sainduaren azterketan murgildu da. Duela bi aste hasi zuen hausnarketa Kanturik ederrena liburukiarekin. Datorren astean Bibliako beste liburuko batzuk izanen dituzte aztergai. Hilaren 20an, asteazkenean, dute hitzordua, Altsasun. Ohikoa ez den literatura irakurketa egiteko aukera izanen da.Nahi duen orok izena eman dezake Altsasuko liburutegian, Itsasi euskaltegian edota altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidean, apirilaren 19a baino lehen.