Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Saskibaloi klubeko taldeek -CBASK eta Clientes CAN Alsasua- asteburuan egindakoari errepasoa emango diogu. Gizonezkoen senior mailan CBASK J eta CBASK F taldeek bigarren 5-8 postuen arteko lehiaketari ekin zioten asteburuan. Uharte Iruñeari 33-62 irabazi zion CBASK J taldeak, eta Noainek 56-54 irabazi zion CBASK F taldeari.Sailkapenean CBASK J da lehena, 2+1 punturekin, eta CBASK F hirugarrena, 1-1 punturekin. Larunbatean CBASK J taldeak Uharte Iruñea hartuko du Altsasun, 17:00etan, eta CBASK F taldeak igandean Noain B taldea hartuko du Altsasun, 11:30ean.Gizonezkoen junior mailako 2. maila autonomikoan bigarren fasean dabiltza. IES Plaza de la Cruz taldeari 49-75 irabazi zion CBASK taldeak, lidergoa eskuratuz, 10+5 punturekin. Larunbatean etxean jokatuko du CBASK taldeak, Zelandin, Fonseca A Liceo Monjardin taldearen kontra, 17:00etan.Gizonezkoen kadete mailan 2. faseko lehen kategoriako 1-8 postuen arteko lehiaketan murgilduta dabiltza. Clientes CAN Alsasuak 67-50 hartu zuen menpean Ardoi A taldea. Sailkapenean Clientes CAN Alsasua izan da lehena, 5+1 punturekin. Kadete mailakoek atseden hartuko dute maiatzaren 14ra arte, orduan abiatuko baita final laukoa. Maiatzaren 14an, 10:30ean, Burlata A taldeak Clientes CAN Alsasua hartuko du. Emakumezkoen kadete mailan bigarren mailako hirugarren faseko 7-12 postuen arteko lehiaketan, Clientes CAN Alsasua G taldeak 52-35 irabazi zion Burlata B taldeari. Altsasuko taldea da liderra, 14+7 punturekin. Iruñean jokatuko du Altsasuako taldeak, Teresianas taldearen kontra.Eta emakumezkoen kadete mailako 2. mailako hirugarren faseko 19-24 postuen arteko lehiaketan, Clientes CAN Alsasua J taldeak 44-54 galdu zuen Noain Caja Rural taldearen kontra. Frijucar Gares liderrak 13-1 puntu dauzka, eta Altsasuko taldea 4.a da, 10-2 punturekin. Larunbatean Garesen jokatuko du Altsasuko taldeak, 12:10ean, Frijucar Gares liderraren kontra. Bukatzeko, nesken haur mailako 2. mailako bigarren faseko 1-8 postuen arteko lehiaketan, San Cernin A taldea 24-43 hartu zuen menpean Clientes CAN Alsasua taldeak. Zizurko Ardoi B, aldiz, 56-17 gailendu zitzaion Irurtzuni. Ardoi B da liderra, 24+12 punturekin. Clientes CAN Alsasua da bigarrena, 23+3 punturekin. Irurtzun 7.a da, 13-9 punturekin. Clientes CAN Alsasuak Ardoi B liderra hartuko du Altsasun. Partida erabakiorra izango da, lidergoa baitago jokoan. Aldiz, Irurtzunek Toki Ona Bortziriak taldea hartuko du larunbatean Irurtzunen, 10:50ean.Aipatutakoez gain Altsasuko saskibaloi klubak ere taldeak ditu minibasket mailan, neskena eta mutilena.