Arfekoak epailearen zain

Guaixe 2011ko apirilaren 14a

Epailearen sinadura falta dute Arfeko langileek. Kontratuak hausteko enplegu erregulazio espedientea izanen da epailaren sinadura izanen duena. Hori iristen denean kalean geldituko dira 157 langileak. Bitartean, guztiek ere 300na euro inguru kobratu dute martxoan egon diren erregulazio egunengatik. Bestetik, argitu behar da Arferen itxierak ez duela eraginik izanen bere fundazioak kudeatzen duen klinikan.