Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaurkoan Euskararen Eguna ospatuko dute Aralarko Mikel Donea institutuan. Oporren aurreko azken egun honetan antolatu diren jardueretan toki berezia izanen dute duela hilabete hil ziren bi ikasleei eginen zaien omenaldia. 11:30etik 12:00etara institutuko eta Iñigo Aritza ikastolako ikasleek elkarlanean egindako omenaldia izanen da. Dantza, bertso, txalaparta eta kantarik ez da faltako. Hildakoen omenez zuhaitza landatuko da eta plaka bat jarriko da eta haien gurasoei omenalditxoa eginen diete. Omenaldiak egitarauan pisu nabarmena izanen badu ere, bada gehiago. Lehen bi ordutan klasean izanen dira ikasleak. 10:15ean areto futboleko txapelketako finala jokatuko da. Omenaldi ondoren, koreografiak eta herri kirolak izanen dira.