Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kutxa erakundeak bere patrimonio artistikoa ikusgai jarri du Donostiako Kubo aretoan. Itsasurdin erakusketa 230 piezak osatzen dute, gehienak azken urteetan eskuratutakoak. 120 artisten izenak dira. Gehienak artista gipuzkoarrak dira, baina gainerako euskal artistek ere lekua dute. Haien artean dago Dora Salazar altsasuarra. Erakusketak euskal artearen eboluzioan sakontzeko aukera ematen du. Kutxa erakundeak dioenez, "patrimonioak ez du zentzurik, banatzen ez bada; jendaurrean jartzen ez den artea, ez edukitzearen pareko da". Erakusketak errealitatea eta fikzioa uztartzen ditu. Artelanez gain, itsasoarekin zerikusia duten objektuak daude.