Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Valentziako Obrint pas talde arrakastatsuak Altsasuko Gaztetxeko oholtza gainerako igoko da larunbatean. Labetik atera berri den diskoa, Coratge, aurkeztuko du. Kataluniarren doinu alaiek eta mezu adoretsu eta borrokalariek dantzan jarriko dute Sakana.Sustraietara 15 urteko ibilbidearen eta 6 diskoren eta nazioarteko bira arrakastatsuen ondoren, Obrint pas taldeak opari berria kaleratu du. Valentziako taldea bere sustraietara itzuli da Coratge (adorea) disko-liburu kontzeptualarekin. Disko alai bezain borrokalaria da. 15 abestiak taldearen izaeraren eta mezuaren isla dira. Nazioarteko hamaika herritan entzundako musikari eta mezuei lekua egin diote. Musikari dagokionez, taldearen jatorrira itzuli dira; taldeak ska, reggae, hardcore eta Valentziako herri musikatik edan du. Valentziako taldeak luxuzko kolaboratzaileak izan ditu. IbilbideaObrit Pas taldea 1993an sortu zen Valentzian. Urte bat geroago, 1994an iritsi zen taldearen lehen maketa. Lehen urteetan zenbat jaialdi eta lehiaketetan parte hartu zuen taldea ezagutzera emanez. 1997an iritsi zen kataluniarren lehen diskoa, La revolta de l´anima. Kate luze baten hasiera baino ez zen. 2004an, La flama diskoarekin taldeak nazioartean lekua egin zuen. 2005an Ovidi Montlloren omenezko diskoa atera zuten eta zenbait astez estatu mailako 20 disko salduenen artean egon zen. Obrint Pas taldearen oihartzuna are gehiago zabaldu zen 2006ko nazioarteko birarekin. Europa eta Hegoamerikan izan ziren. Birak taldea markatu zuen.Abeslaria idazleKontzertuaren aurretik Obrit pas taldeko abeslari eta gitarrista zuzen-zuzenean ezagutzeko aukera izanen du. Xavi Sarriak Historias del Paraíso liburua aurkeztuko du. 22 narrazio laburretan inguratzen gaituen mundua deskribatzen du. Testuari umorea eta karga surrealista darie. Abeslariak Mendebaldeko gizartearen kritika egin du, erritmo arina eta idazkera zuzenarekin. Xavi Sarria idazle eta abeslariak apirilaren 23an, larunbatean, 19:30ean, aurkeztuko du liburua Altsasuko Gure Etxean.