Pentaphonia brass kontzertu didaktikoan

Guaixe 2011ko maiatzaren 4a

Haurrendako musika ekitaldien eskasia ikusita, Pentaphonia Brass boskoteak musika-proiektua egin zuen Nafarroako goi mailako kontserbatorioaren lankidetzarekin. Horrela sortu zen Musika burutik burura egitasmoa. Metalezko haize-instrumentuak ezagunak dira helduen nahiz haurren artean. Tronpeta, tronpa, tronboia eta tuba oskestra sinfonikoetan eta txarangetan aurki ditzakegu. Txikiek gertutik ezagutzen dituzten instrumentuak musikan hezteko egokiak dira. Pentaphonia Brass boskotearen melodiek musikaren historian esanguratsuak izan diren hiri batetik bestera eramanen dute entzulea: Vienako operatik tango-aretora, handik jazz txokoetara... Ipuin entretenigarri eta atseginak gidatuta, haurrak musika bidaia zoragarrian murgilduko dira.Iñigo Remirez, Daniel Sanchez, Iñigo Guembe, Iñaki Ibañez eta Ion Napal musikariek, narratzaile baten laguntzarekin, kalitate handiko kontzertu didaktikoa eskainiko dute. 6 urtetik 12 urteko haur eta gazteendako prestatuta dago, baina edonorendako kontzertu atsegina da.