Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan despeditu zen Erregional mailako liga. Altsasuk Amigó taldea hartu zuen Dantzalekun. Bi taldeek ez zuten ezer jokoan eta hori nabaritu egin zen, erritmorik gabe hasi baitzuten partida. Bi taldeek gol aukerak izan zituzten, akaso Altsasuk gehiago. Bigarren zatian gehiago mugitu ziren taldeak, eta jokaldi on batean Altsasuko Aiestaranek garaipenaren gola lortu zuen. Erregional mailako laugarren multzoko liderra Baztan taldea izan da. Mailaz igoko da Baztan, eta San Jorge eta Nafarroako Unibertsitateak igoera fasea jokatuko dute gainontzeko preferente mailako multzoetako bigarren eta hirugarren taldeekin. Altsasuk 11. postuan bukatu du liga, behetik gora eginez. Aste Santuaren ondoren Nafarroako Kopan murgilduko dira taldeak.