Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asun Fernandez Garaialde da koalizioaren alkate-gaia. Harekin udal kudeaketan eskarmentu handia duten pertsonek osatu du zerrendaNaBai 2011 koalizioaren hautagaitza "Altsasuren alde lan egiteko" aurkeztu da. "Herritarren eta beste alderdien lankidetzarekin altsasuarren bizi kalitatea hobetu nahi dugu". Hala adierazi zuen Asun Fernandez Garailde Lazkanok koalizioaren aurkezpenean. Unai Hualdek, egungo alkate eta zerrendako bigarrenak, ideia horretan sakondu zuen: "altsasuarrak udalaren erabaki hartzeetan gehiago inplikatu behar ditugu. Parte hartzea lortzeko irudimentsuak izan beharko dugu, baita kudeaketa gardenagoa lortzeko ere". Fernandez Garaialde Lazkanok esan zuenez "udalaren eta herritarren artean dagoen haustura desagertzeko lan eginen dugu, herriaren alde lan egiten duen jende asko dagoelako eta elkarrekin emaitza hobeak lortzen direlako". Ekonomia egoera ikusita, NaBai 2011k lehentasunezko jo du parte hartze arlo horretan hastea. "Eragileekin batera egoera aztertu eta biziberritzeko neurriak zehazteko". Ildo horretan, alkate-gaiak Nafarroako Gobernua kritikatu zuen. Batetik, 2004tik Sakana baztertuta duelako. Eta, bestetik, udalen finantziazioa eskasa delako. Gobernuak jasotzen dituen zergen zati bat udalek zuzenean jasotzea aldarrikatu zuen. "Legez ez dagozkigun zerbitzuak ematen ari gara udaletan. Karga guztia gure bizkar dago". EkonomiaHualdek legegintzaldi hau politiko eta ekonomikoki "oso zaila" izan dela esan zuen. Hala ere, hainbat lorpen zerrendatu zituen. Alkate-gaiak nabarmendu zuen azken bi legegintzalditan 10 milioi euro baino gehiago bideratu direla azpiegitura berriak egitera eta zeudenak hobetzera. Kudeaketa ekonomikoagatik jasotako kritikei erantzunez Fernandez Garaialde Lazkanok azpimarratu zuen zorpetzea arautzen duen legearen barruan jardun izan dutela eta iaz kontuak positiboan itxi zituztela. Guztiaren adierazle gisa, Kontu Ganberaren txostenak jarri zituen. Azkenik galdetu zuen: "kritikatu gaituzten batzuk zer nahi dute: udalak aurreztea eta dirua izatea, edo zerbitzuak , bizi kalitatea hobetzeko inbertsioak egitea? Zer nahi duten garbi esan beharko dute". Alkate-gaia koalizioaren Parlamenturako zerrendan bigarren postuan doa. Eta argitu zuenez: "alkate izan edo zinegotzi izan, hauteskundeen ondoren ez dut dimitituko". Lehentasunak NaBai 2011k bere hauteskunde programa lantzen ari bada ere, bere lehentasunak izanen direnak aurreratu ditu: haur eskola; turismo plana egitea, ekonomi osagarri gisa; hutsik dauden industria pabilioien katalogoa osatu eskaini ahal izateko; Zelandi garatu eta aisialdirako gunea egin; parte hartzea sustatu (gazteria eta kultura kontseiluak sortu); enplegua sortzaile eta ekintzaileak laguntzeko ordenantza egitea; Josefina Arregi klinikaren bideragarritasuna bermatu eta kanpo kontsulten doakotasuna lortu; eguraldi txarra dagoenean aisiarako estalpe bat egitea; lau urteko planaren bidez Zumalakarregi plaza konpondu, auzokideen parte-hartzearekin; kirol eskolei bultzada ematea; jangela soziala zabaltzea krisia jo dutenei eta adinduei zuzenduta eta, azkenik, adinduen artean osasun bulkatzeko jarduerak sustatzea.ZerrendaHonakoek osatzen dute NaBai 2011ren hautagaitza: Asun Fernandez Garaialde Lazkano, Unai Hualde, Jose Angel Agirrebengoa, Santi Luceño, Iñaki Miguel Martiarena, Cristobal Lanz, Amaia Oiarbide, Visi Grados, Pedro Jimenez, Mª Carmen Otaegi, Anjel Mari Lopez Larraza, Peio Iglesias eta Mª Carmen Viana. Ordezkoak dira Fermin Zabala, Jose Ramon Mintegi eta Celia Bergara.