Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lanbide Heziketa institutuak gaur mustu dute ikasleek egindako eskultura. Berdintasun planaren fruitua daPrestakuntza profesionalean bi sexuen berdintasunaren defentsarako konpromisoa islatzen du lanakSoldadurako 2. mailako 3 ikaslek eta 2 irakasleren lanaren emaitza da Haziaren itzala eskultura. Lanbide Heziketako (LH) institutura joaten den guztiari harrera egiten die, gaurtik. Hala ere, eskultura ikastetxe osoaren lanaren fruitua da. Izan ere, LHko estamentu guztiek parte hartu dute 09/11 Berdintasun Planean eta, horregatik, zoriondu zituen guztiak Virginia Zabaleta irakasleak, Mari Jose Oiarbiderekin batera hezkidetza seminarioaz arduratu dena. ProzesuaHezkuntza Departamentuak sustatuta sortu ziren ikastetxeetako Berdintasun Planak. LHn hiru urteko plana garatu dute. Ikasturte honetan parte hartzen zuten ikastetxe guztiek martxoaren 8rako jarduera bat egitea proposatu zen. Altsasun gazte nafarrek sexuaren arabera zein LH eta unibertsitate ikasketa aukeratzen dituzten aztertu zuten. Eskultura sexuen arteko berdintasuna islatzeko modu bezala sortu zen, eta atzo mustu zuten. Ikerketaren ondorioakLanbide prestakuntza bera edo handiagoa izan arren, emakumeek zailtasun handiagoak dituzte metalgintzan kontratatuak izateko. Ikasleek ere ondorioztatu dute ez dagoela lanbidea libreki aukeratzeko modurik, "eredu tradizional eta gizarte rolak baldintzatuta gaude". Aldi berean, berdintasuna lortzeko familia kontziliazio neurriak ezinbestekotzat jo dituzte ikasleek. Gizonek neurri horiek erabiltzea sustatu behar dela esan dute ikasleek. Azkenik, gizon-emakumeek gizarte estereotipoetatik ateratzeko ahalegina egitera animatu dute.Haziaren itzalaBi hitz horiek aukeratu dituzte LHn eskulturari izenburua emateko. Hazia, biziaren oinarria eta sorrera islatzen ditu. Hazteko ura eta beroa behar dute. Ikasleek, berriz, hezkuntza eta elkarrekin bizi behar dute heldu eta ikasi ahal izateko. Itzala, beti ezkutuan, baina eguzki izpi bat dagoen bitartean, ez da sekula desagertuko. Ibiltarien babesa, ikasleek itzala behar dute, atsedena hartzeko, ikasteko. Baina haziak ere eguzkia behar du, naturak eman dion bizia sortzeko gaitasuna zabaltzeko. Hazia, beti itzalpean biziko balitz, hil eginen litzateke.Eskultura mugitu egiten da, bai barrukoak, bai kanpokoak bueltak ematen dute. Izan ere, "mugimendurik gabe ez dago aldaketarik, aurrerapenik, ikasterik, bizitzerik". Forma, kolore eta tamainak elkarturik. Hala elkartasuna adierazi nahi izan dute.