Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak, INAAC, Ikus-entzunezkoen eta Zinemaren Nafarroako Instituzioaren bidez, ikus-entzunezkoen ekoizpenerako 2011ko diru laguntzez ebazpena publikatu zuen apirilean. Film laburren eta film luzeen ekoizpena eta garapena lagundu du. Lagundutako filmen artean dago Helena Tabernaren azken egitasmoa: Radio Paraíso. Lamia producciones etxeak 8.000 euroko laguntza jaso du Altsasuko zuzendariaren film luzea garatzeko. Helena Tabernaren hitzetan, Radio Paraíso "maitasun historia eder eta etsigarria da". Egitasmo berrian altsasuarra gaztaroa azpimarratzen da, maitasuna eta laguntasuna intentsitate handiarekin bizitzen den garaian. Andres Martorellen gidoiarekin, filma XX. mendeko 80ko hamarkadan kokatzen da. Irrati libreen eta mugimendu kultural eta sozialen eztanda urtea izan zen, baina baita ere heroina eta ihesaren urtea. Zenbaitetan "dena posible da" deiaren alaitasunak bat-bateko amaiera mingarria izan zuen.