Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Dendarien Elkarteak argazki lehiaketa antolatu du. Altsasuarrak kalera atera, eta herriko bizimodua eta hiru paisaia argazkitan jasotzera animatu dituzte.Iaz antolatu zuten lehiaketaren lehen edizioa eta erantzun ederra izan zuen. 20 bat lagunek parte hartu zuten eta, denera, 71 argazki jaso zituzten. Lehiaketaren bigarren edizioan beste horrenbeste espero dute.OinarriakLehiaketan 18 urtetik gorakoek parte hartu dezakete (elkarteko establezimenduen titularrak kanpo). Parte hartzaile bakoitzak gehienez ere bost argazki aurkez ditzake. Asketak nahiz elkarri lotuak izan daitezke. Argazkiak orijinalak eta argitaratu gabeak izanen dira. Argazkiaren kalitatea hobetzeko egindako ikutu dijitalak (distira, tonua, kontrastea...) onartuko dira, baina ez fotomuntaiak. Argazkien tamaina 20 x 30 cm-koa izango da. 30 x 40 cm-ko eta 2 mm-ko lodierako kartoizko marko zuri baten gainean aurkeztuko dira. Atzeko aldean argazkiaren titulua, non egin den eta egilearen izengoitia jarriko da. Harekin batera kartazal itxia aurkeztuko da egilearen datuekin eta argazkia duen CDarekin (jpg formatuan, gutxienez 300 pixelekin). Argazkiak Sakana optikan, Txikitxon edo Lorea lore-dendan aurkeztuko dira. Epea maiatzaren 19an, ostiralean, 20:00etan amaitzen da. Sariak maiatzaren 28an banatuko dira.SariakLehen saria: 500 euro eta diplomaBigarren saria: 250 euro eta diplomaHirugarren saria: 150 euro eta diplomaParte-hartzaile bakoitzak sari bakar bat eskuratu ahal izango duInformazio gehiago948 23 99 08 telefonoan eta comercioalsasua@gmail.com helbidean