Sanferminetako kartel lehiaketaren irabazlea Iortian

Guaixe 2011ko maiatzaren 4a

Atzo jakinarazi zuten 2011ko Iruñeko Sanferminak iragarriko dituen kartela. Herritarrek epaimahaiak aurrez sailkatutako 8 kartelen artean hautatzeko aukera izan dute. Atxu Aierra tafallarraren eta Kike Balenzategiren Sumérgete en la fiesta kartelak jaso ditu botu gehien. Egileek 4.500 euroko saria jasoko dute.Hain zuzen, Atxu Aierra argazkilariak erakusketa ireki zuen apirilaren 14an Altsasuko Iortia kultur gunean. Otra forma de mirar Tafallako argazkilariaren lanen lagina da. Forma, kolore eta egiturak nabarmentzen dira. Hilaren 10era arte Sanferminetako kartel lehiaketan nagusitu den argazkilariaren lanaz gozatzeko aukera izanen dugu.