Estatuko trenzaleak bisitan

Guaixe 2011ko maiatzaren 2a

Asteburuan Trenaren Lagunen Elkarteen Espainiako Federazioaren urteroko kongresua egin zen. Nafarroako elkarteak antolatu zuen. Prestatutako egitarauaren barruan, kongresuan bildutako 120 pertsonak Altsasun izan ziren larunbat goizean. Unai Hualde alkateak eta Pedro Mari Zabalo zinegotziak harrera egin zieten. Alkateak Altsasuren historian eta bilakaeran trenak izan duen garrantzia azpimarratu zuen.Nafarroako Trenzaleen elkarteko buru Angel Osakarrek harrera eskertu zuen eta Altsasuko elkartearen egoitza noiz bisitatu ahalko den galdetu zuen. Eraikinean egin beharreko lanek hura itxita mantentzen dutela argitu zuen Hualdek. Oroigarriak trukatu ondoren, kongresuko kideek Baratzeko bide plazan dagoen turismo bulegora joan ziren. Migel Angel Zubiriak lokomotora eraberritua erakutsi zien.