Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskaltel-Euskadi taldea 94. Italiako Giroan ariko da aurten. 9 txirrindulari ariko dira bertan, Jorge Azanza altsasuarra tartean. Igor Anton liderra laguntzea izango da bere lana. Maiatzaren 7an hasiko da Giroa eta 29an bukatuko da. Haiekin batera Mikel Nieve, Juanjo Oroz, Iñaki Isasi, Javier Aramendia, Pierre Cazaux, Daniel Sesma eta Migel Minguez ariko dira. Asteburuko txirrindula probakJunior mailako txirrindulariek lasterketa dute bihar Lizarran, 17:00etan (83 km). Master mailakoek ere bihar dute proba, 16:00etan, Funesen (83,9 km).Afizionatuei dagokienez, asteazkenetik hasita bihar arte Bidasoako itzuli famatuan ari dira lehian, tartean Rural Kutxa eta beste talde batzuetan dabiltzan sakandarrak. Bestalde, igandean Euskaldun Torneorako baliagarria den proba jokatuko da Azpeitian 10:00etan (111,5 km).