Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Saskibaloi klubeko taldeek -CBASK eta Clientes CAN Alsasua- asteburuan egindakoari errepasoa emango diogu. Gizonezkoen senior mailan CBASK J eta CBASK F Altsasuko bi taldeak 3. faseko 5-6 postuak zehazteko partida jokatu zuten. CBASK J taldeari 60-77 irabazi zion CBASK F taldeak. Hortaz, CBASK F da lehena, eta CBASK J bigarrena. Eta horrela bukatu da liga. Gizonezkoen junior mailako 2. maila autonomikoan 3. fasean dabiltza, hau da, finalean. Eta hain zuzen ere CBASK-ek eta Arangurenek jokatuko dute finala, larunbatean, maiatzaren 7an, Zelandi kiroldegian, 17:00etan. Ea Altsasuko taldeak liga irabaztea lortzen duen. Gizonezkoen kadete mailan 3. fasean murgilduko dira, txapelketako final erdietan. Burlata A taldearen kontra ariko da Clientes CAN Alsasua, maiatzaren 14an, 10:30ean. Eta MB Solar Oncineda izango du aurkari Larraonak, egun berean, 12:30ean. Ea altsasuarrek finalerako txartela lortzen duten. Emakumezkoen kadete mailan bigarren mailako hirugarren faseko 7-12 postuen arteko lehiaketan, Teresianas taldeari 39-54 irabazi zion Clientes CAN Alsasua G. Altsasuko taldea da liderra, 16+8 punturekin. Larunbatean Altsasuko taldeak Navarro Villoslada taldea hartuko du Altsasun, 12:15ean. Eta emakumezkoen kadete mailako 2. mailako hirugarren faseko 19-24 postuen arteko lehiaketan, Frijucar Garesek 39-37 irabazi zion Clientes CAN Alsasua J taldeari. Frijucar Gares da lehena, 15+1 punturekin, eta Altsasuko taldea 4.a da, 11-3 punturekin. Larunbatean etxean jokatuko du Altsasuko taldeak, 12:15ean, Berriozar MKE taldearen kontra. Bukatzeko, nesken haur mailako 2. mailako bigarren faseko 1-8 postuen arteko lehiaketan, Clientes CAN Alsasuari 31-46 irabazi zion Zizurko Ardoi B taldeak, eta Irurtzun eta Toki Ona Bortziriak taldeen arteko lehia jokatzeke dago. Ardoi B da liderra, 26+13 punturekin, eta Altsasuko taldea da bigarrena, 24-1 punturekin. Irurtzun, aldiz, zortzigarrena da, 13-9 punturekin. Asteburuan bigarren faseko azken jardunaldia jokatuko da.Toki Ona Bortziriak taldearen kontra ariko da Clientes CAN Alsasua Elizondon, larunbatean, 12:10ean. Aldiz, Irurtzunek Noain Caja Rural hartuko du Irurtzunen, 18:00etan.Aipatutakoez gain Altsasuko saskibaloi klubak ere taldeak ditu minibasket mailan, neskena eta mutilena.