Zelandiko atezaina omenduta

Guaixe 2011ko maiatzaren 3a

Aurreko ostiralean omendu zuen Altsasuko Udalak Tomas Saez de Adana, 31 urtez Zelandi eskola publikoko atezaina izandakoa.61 urte bete ditu eta jubilatu egin da. Udaletxean egindako ekitaldian udalaren izenean, Unai Hualde alkateak zilarrezko taza bat oparitu zion. Udazkenean, ikastetxean bertan, ikasleen aldetik omenaldia jaso zuen.1977-1978 ikasturtean zabaldu zen Zelandi eskola mistoa, Oinarrizko Heziketa Orokorreko 3. mailatik 8. mailara arte emateko. Ordutik izan da atezain Tomas Saez de Adana.