Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean XXIV. Burunda Txirrindularitza Kluba Trofeoa jokatu zen Altsasun, 49 km-ko proba. Etapa esprintean erabaki zen eta Fermin Oses Construccion taldeko Benjamin Gomez izan zen azkarrena (1:19:02). Aralar Txirrindulari Taldea-Irabia Intersport taldeko Iñigo Villar hirugarrena izan zen, denbora berean. Citroen San Migel taldeko Ibai Azurmendi 13.a izan zen, Ander Vinagre 14.a eta Asier Ormazabal 15.a, hirurak denbora berean. Talde onenaren saria Cafenasak jaso zuen, mendiko saria Cafenasako Oscar Rodriguezek eta tartekako helmugena Muskariako Mario Palaciosek.