Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Gazte Asanbladak, hainbat laguntzailerekin batera, Alde Zaharreko festen X. edizioa antolatu du. Gaurko eta biharko egitaraua prestatu du gazte asanbladak. Ospakizunetan parte hartzera gonbidatzeaz aparte, gazteek, baserritarrez janztera animatu dituzte altsasaurrak.Alde Zaharreko ospakizunak domekako artisau azokarekin borobilduko dira (1992an berreskuratu zenetik, 16. edizioa). 54 parte-hartzailek garai bateko 25 ogibide erakutsiko dituzte etzi goizean. Nahi duenari, gainera, beharrezko azalpenak emanen dizkiote. Azoka antolatzen duen kolektiboak nabarmendu du artisau altsasuarrak urtetik urtera gero eta gehiago parte hartzen dutela eta, haietako batzuk, gazteen artean haien ezagutza partekatzen dutela. Baina ospakizun horien guztien aurretik, Xurrutek, Altsasuko tabernen elkarteak pintxo astea antolatu du. Aurreko ostiraletik atzora arte Arkangoa, Gautxori, Biltoki, Koxka, Xume, Urtzi eta Kaixo tabernetan gutizi txikiak dastatzeko aukera izan zen. Gainera, hainbat sari eskuratzeko aukera ere eman du Xurrutek. EgitarauaMaiatzak 6, ostirala18:00etan Txupinazoa plazan 18:30ean Haurrendako jolasak plazan. 20:00etan Kontzentrazioa udaletxe aurrean, Euskal Herrian Euskaraz. 23:00etan kontzertuak gaztetxean: Sermond´s eta XastaMaiatzak 7, larunbata12:00etan Plazan Sakanako trikitilariak eta hamabitakoa. 14:30ean Herri bazkaria Labaderoan. 16:30ean Omenaldia. 17:00etan Kalejira Patxaranga elektrotxarangarekin eta jolasak. 20:30ean Dantzaldia Gozo-gozo taldearekin.23:00etan Dantzaldia Gozo-gozo taldearekin.Maiatzak 8, domeka9:00etan Dianak Gurutze saindua auzoan. 10:30etik 14:45era Artisau azoka Foru plazan. 11:00etan Meza Otadiko Kristo Deuna ermitan. 13:30ean Bi axuriren zozketa. 15:00etan Artisau eta kolaboratzaileen bazkaria Zubeztian.Artisau azokako parte-hartzaileakAlejandro Rellan, makilak (Altsasu); Carmelo Llena, pilotak (Altsasu); Migel Angel Leal, zurgina (Altsasu); Jorge Urteaga, uztarriak, (Altsasu); Angel, artile moztaile (Altsasu); ehoziri tailerra (Sakana); Zapa, irudiak (Altsasu); Patxi Amillano, gaztagilea (Altsasu); Santi Saez De Muniain, zaharberritzailea (Altsasu); Angel Ramos, saskigintza (Gasteiz); Ana Ortega, lentzeria (Gasteiz); lentzeria taldea (Sakana); taila eskola (Altsasu); Lopez De Zubiria, isatsak (Bakaiku); Josu, buztingintza (Imarkoain); zahatoak (Zaragoza); Francisco Garcia, espartzua (Irurtzun); Cecilio, karrakak eta zurezko lanak (Errenteria); Migel Angel Arriaga, zesta puntak (Berriz); Mari eta Txus, xaboia (Erratzu); Crespo, larrua (Lizarra); Itziar Nazabal, zetazko zapiak margotu (Altsasu); zume lanak (Sakana); Amagoia eta Maite Goikoetxea, txistorra egin (Altsasu); Jose Martin Larrañaga, larrua ondu (Bakaiku); Juan Ignazio Zelaia, belar meta (Altsasu); Pedro Mantxo, sutegia (Zangoza); Miriam Bergara, altzariak zaharberritzea (Altsasu); Larrañaga, larrua ondu (Bakaiku) eta Felix Barbero, zahatogilea, (Logroño).Talogileak: Tiscar Duran, Maite Yeregui, Arantza Asurabarrena, Mari Navarrete, Maripi Larrea, Juanita Mazkiaran, Petra Garcia, Mari Jose Elizalde, Belen Rubio, Aroa Gonzalo, Idoia Ganuza, Bibi Maiza eta Jose Luis Fernandez.