Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Alberto Catalán Hezkuntza kontseilaria Altsasuko San Miguel de Aralar institutua bisitatu zuen atzokoan. Berarekin izan dira Ikuskapen eta Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Patxi Esparza, eta ikastetxeko zuzendariordea, María Eugenia Elgarresta izan ziren. 2009-2011 urte artean 78.679 euro inbertitu direla ikastetxean eta horiek ezagutu zituen. Besteak beste, Kirol anitzetarako pistan babesleak jarri, berogailuak aldatu eta aldageletako estalkiak konpondu dira, eta kirol anitzetarako pistan aire beroa jarri da.Institutua494 ikasle ari dira ikasten aurtengo ikasturtean. Horietatik 333 Bigarren Hezkuntzan daude eta 161 Batxilergoan, eta A eta D ereduetan banatuta. Ikastetxeak Bigarren Hezkuntzako hamabost ikasgela, Batxilergoko zortzi, zortzi banaketa gela, informatikako hiru, musikako gela bat eta plastikako beste bat ditu. Horrez gain, zientzietako, fisikako eta kimikako laborategiak ditu, marrazketako gela bat, ikus-entzunezko bat, liburutegia, tailer bi, ekitaldi aretoa, gimnasioa eta kirol anitzetarako patio-pista.