Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udalaren Gazteria Sailak bosgarren urtez Gazte 2 aste programaantolatu du. Gaur arratsaldean abiatuko da egitaraua. 17 eta 30 urte bitarteko gazte altsasuarrek makina bat jarduera izanen dituzte eskura. Aurtengo berritasuna da jarduera guztiak Intxostiapunta gaztegunean izanen direla.Gazteria Sailak jakinarazi digunez, jarduera guztiak dohainik dira, afariak izan ezik. Biharko afarirako txartela hartzeko epea pasatu da dagoeneko, baina heldu den larunbateko skate arratsaldean eginen den afari-meriendarako izena emateko epea hilaren 18ra arte zabalik egonen da. Bai haietan baita plaza mugatuak dituzten tailerretan izena emateko ere Intxostiapunta gazte gunetik pasatu beharko da edo arduradunekin harremanetan jarri: gazteria@altsasu.net edo 948 564 785.EgitarauaMaiatzak 13, ostirala 19:00etan Programaren aurkezpena.19:00etatik 21:00etara Mahaingurua: Motxileroak sarea sortzea.18:30etik 20:00etara Noski, gu ere sukaldari. Ezgaituei zuzenduta.Maiatzak 14, larunbata 17:30etik 20:00etara Tailerra: Eztainuaren artea. Plaza mugatuak.20:30etik 22:00etara Afaria. 22:00etatik 00:30era Kontzertuak: Desgarro, Kaxkalo eta Iaioak.Maiatzak 15, domeka 17:00etatik 19:00etara Guitar Hero eta Sing-Star.19:00etatik 21:00etara Tatuaje tailerra.Gelak libreIntxostiapunta gaztegunean, 17:00etatik 21:00etara, erabilera librerako gelak izanen dira astegunetan, gazteek nahi bezala erabiltzeko.