Alde Zahar bete festa

Guaixe 2011ko maiatzaren 9a

Artisauen azokarekin despeditu ziren asteburuko ospakizunak. 25 artisauren lana bertatik bertara  ezagutzeko aukera izan zen Foru plazan. Ikusmina sortu zuena Santi Saez de Muniain altsasuarrak erakusgai jarri zuen jostailu zaharren erakusketa izan zen. Eguraldi bikainak jendetza erakarri zuen. Bezperan, berriz, Etorkizuna dantza taldearen emanaldia Burunda pilotalekuan egin behar izan zen, arratsalderako jaso zuen.OmenaldiaAltsasuko Gazte Asanbladak (AGA)  antolatutako Alde Zaharreko festek X. urteurrena ospatu zen asteburuan. AGAko kideek larunbatean gogoan izan zituzten handituz joan diren ospakizunen sustatzaileak. "Dagoeneko altsasuarren jai egutegian tokia dute".Larunbateko bazkariaren ondoren (120 pertsona bildu ziren) AGAk Altsasuko Mendigoizaleak omendu zuen. Herriaren alde 30 urte pasatan egindako lana aitortu nahi izan zioten horrela. "100 bazkide inguru dituzte eta, urtero, herriari begira 50 bat jarduera eskaintzen dituzte".AGAtik gazte altsasuarrei asanbladan parte hartzeko deia egin zieten, asteazkenero, 19:30ean biltzen direla gogoraraziz. Horrekin batera ere salaketa egin zuten. Aurreko larunbatean Foruzaingoak eta Guardia Civilak gaztetxeko argazkiak egiten aritu zirela, baita AGAko kideak jarraitu eta mehatxatu zituztela ere. AGAren lana aldarrikatzearekin batera, babesa ere eskatu zuten.