Amatriainen aginteak aurrera darrai Altsasun

Guaixe 2011ko maiatzaren 9a

Amatriain eta Etxeberria nagusitu ziren II. Razesa Duatloi Sari Nagusian. Nafarroako Sprint Distantziako txapeldunak Amatriain eta Cynthia Martinez izan zirenSakandarrak II. Razesa Duatloi Sari Nagusian1.Raul Amatriain (Lagunak): 1:01:587.Urko Berdud (Sakana T.T.): 1:03:259.Alberto Martinez (Eibar T.T.): 1:03:3119.Javier Borrega (Sakana T.T.): 1:04:5024.Felix Benjumea (Sakana T.T.): 1:06:3226.Igor Flores (Lagunak): 1:06:5931.Jokin Lazkoz (Sakana T.T.): 1:07:5435.Juan Luis Maiza (Sakana T.T.): 1:08:4139.Mikel Lakuntza (Sakana T.T.): 1:09:2945.Fidel Jimenez (Sakana T.T.): 1:10:4349.Juan Carlos Gomez (Sakana T.T.): 1:11:3750.Isidro Asurabarrena (Sakana T.T.): 1:11:4957.Joxi Lazkoz: 1:13:3758.Juantxo Azurmendi (Sakana T.T.): 1:13:4066.Aritz Munarriz: 1:14:3090.Jose Manuel Borrega: 1:20:1893.Peio Bergara: 1:20:37Larunbatean, eta Sakana Triatloi Taldeak antolatuta, II. Razesa Duatloi Sari Nagusia jokatu zen Altsasun, aldi berean II. Nafarroako Sprint Distantziako Txapelketa zena. Goizeko zaparrada eta ekaitzen ondoren, eguraldi hobea zegoen arratsaldean, eta 15 graduko tenperaturari eta tartekako euri arinari egin behar izan zioten aurre irteera hartu zuten 122 duatletek. Horietatik 118 iritsi ziren helmugara.Lehenik eta behin Altsasuko Alde Zaharrean prestatutako 2,5 km-ko zirkuituari bi bira eman behar izan zioten duatletek, segidan bizikleta hartu eta 22 km-ko distantzia osatzeko. Tartean Altamira portua igo eta jaitsi behar zuten, ondoren Iturmendira jo, bertan buelta hartu eta Urdiaingo igerilekuetako bidetik San Pedro zelaira, Dantzalekura eta Altsasura heltzeko. Bukatzeko, 2,5 km-ko zirkuituari bira bat eman behar izan zioten korrika.Duela aste bete eskas Arbizuko duatloian jaun eta jabe izan zen Lagunak-Saltoki taldeko Raul Amatriainek ez zuen areriorik izan. Hasieratik erritmo gogorra ezarri eta aurrea hartu zuen, helmugara bakarrik helduz (51:58). Haren taldekide Martin Ignacio Mullerri minutu erdi pasako aldea atera zion (52:38), eta Patxi Urizarri ia minutu batekoa (52:55). Aurreko astean Nafarroako Distantzia Motzeko txapelduna izan eta gero, larunbatean Nafarroako Sprint Distantziako txapelduna izatea lortu zuen Amatriainek, daraman primerako denboraldiaren isla. Kontentu zegoen 32 urteko kirolaria. "Fuerte atera naiz, Altamirako jaitsieran erorketaren bat ez izateko tentuz ibiltzeko" adierazi zuen. Emakumezkoetan, aldiz, Euskoman taldeko Nerea Etxeberria gailendu zen (105:17), Lagunakeko Saioa Olite (1:06:15) eta Bilbaotri taldeko Inmaculada Ruizen aurretik (1:07:40). Nafar azkarrena eta Nafarroako Sprint Distantziako txapelduna izan zena helmugan laugarrena sartu zen Lagunak taldeko Cynthia Martinez izan zen (1:11:01).Urko Berdud, Nafarroako Sprint Distantziako junior txapeldunaAltsasun aritu ziren duatleta sakandar guztiek lan ona egin zuten, baina Sakana Triatloi Taldeko Urko Berdud gaztearen lana azpimarratzekoa da. Helmugan 7.a izan zen (1:03:25), lehen sakandarra eta probako lehen juniorra. Horregatik, Nafarroako Sprint Distantziako junior mailako txapelduna izan zen. "Egindakoarekin gustura gelditu naiz" adierazi zuen altsasuarrak, eta duatloia aurki bukatuta, triatloiarekin hasteko asmoa duela azaldu du. Bestalde, Juantxo Azurmendi beteranoa 58.a izan zen helmugan, eta Nafarroako Sprint Distantziako Beteranoak 2 kategoriako txapelduna izan zen.Goizean, kategoria txikikoakEstreinekoz goizean Nafar Kirol Jolasen Duatloi proba hartu zuen Altsasuko Foruen Plazak, txikienen artean duatloia bulkatzeko asmoz. Benjaminak, kimuak eta haurrak aritu ziren lanean, hori bai, euripean.