Literatura gose direnendako

Guaixe 2011ko maiatzaren 11

Altsasuko Kima euskara taldeak literatura gose direnendako erremedio bikaina du: testu bazka. Literatura zaleak bi astetik behin elkartzen dira Altsasuko Gure Etxea eraikinean, idazketaren sekretuak ezagutzeko helburuarekin. Bertan, lagundutako irakurketa egiten dute.Maiatzeko gaia Espainiako Kritika Saria da. Gaur, 19:00etan, Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak liburua landuko dute. Hileko azken ostiralean, 25ean, berriz, Miren Agur Meaberen Bitsa eskuetan aztertuko dute. Interesatuek izena eman dezakete Altsasuko euskaltegian, liburutegian edo altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidean.