Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iruñeko Talo antzerki taldeak mustu zuen Altsasuko Antzerki Amateur Zikloa larunbatean. Corellako Alhama taldeak emanen dio jarraipena antzerki zikloari. Erriberako taldeak De profesión sospechoso antzezlana dakar. Intriga eta dibertimenduko antzezlan honetan senar-emazteak eta senarraren lagun bat Madril inguruko hotel txiki batera joan dira "atseden" egun batzuk pasatzera. Han, hotelean bertan eraila izan den emakume baten hilotza, neskame berezi xamarra eta etxea zaintzen duen guardia zibilaz aparte, auzokide guztiz kuxkuxeroak aurkituko dituzte. Susmoak saihesteko nahaste-egoera barregarriak sortuko dira, bizitasun handiko emanaldi dibertigarria eskainiz.Altsasuko Altsasuko Tarima Beltza taldeak antolatu du Antzerki Amateur Zikloa. Datorren astean agurtuko dute aurtengo jaialdia, Zarrapastra taldearen emanaldiarekin. Sarrerak salgai daude 4 eurotan.