Sociedad Deportiva Alsasuak zuzendaritza talde berria aukeratuko du

Guaixe 2011ko maiatzaren 11

Sociedad Deportiva Alsasuak ez-ohiko batzordea deitu du ostiralean, maiatzaren 13an, Altsasuko Iortia Kultur Gunean, 19:00etan. Bazkideek gai bakarra izanen dute aztergai: zuzendaritza talde berria aukeratzea. Jakina denez, egungo zuzendaritza taldeak dimisioa aurkeztu zuen eta epe bat zabaldu zen zuzendaritzarako hautagaitza taldeak aurkezteko. Hain zuzen ere, aurkeztutako hautagaien artean zuzendaritza berria aukeratu beharko dute bazkideek. Sociedad Deportiva Alsasuak, tartean, futbol eta pilota sekzioak ditu.