Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Saskibaloi klubeko taldeek -CBASK eta Clientes CAN Alsasua- asteburuan egindakoari errepasoa emango diogu. Gizonezkoen senior mailan liga bukatu da eta bertan dabiltzan Altsasuko bi taldeek lan bikaina egin dute. CBASK F bosgarrena sailkatu da, CBASK J bigarrena. Juniorrak, txapeldunakSorpresa handia gizonezkoen junior mailako 2. maila autonomikoan dabilen Altsasuko CBASK taldeak eman du. Larunbatean Arangurenen kontra final handia jokatu zuen Altsasun, eta CBASK taldea gailendu zen nagusitasun osoz, 88-50, Altsasuk liga irabaziz. Hirugarren laurdenera arte bi taldeak pareko aritu ziren, eta azken laurdenean Altsasuko taldeak defentsa handia egin zuen, kontraerasoetan ere bikain arituz. Zorionak Gonzalo Ruedak entrenaten dituen mutilei. Bestalde, eta denboraldia bikain despeditzeko, maiatzaren 21ean, 17:00etan, Altsasuko taldeak junior mailako lehen maila autonomikoko garaile izan den Burlataren kontra laguntasuneko partida jokatuko du.Kadeteetan finala jokoanGizonezkoen kadete mailan 3. fasean murgilduko dira, txapelketako final erdietan edo final four-ean. Burlata A taldearen kontra ariko da Clientes CAN Alsasua larunbatean, maiatzaren 14an, 10:30ean. Eta MB Solar Oncineda izango du aurkari Larraonak, egun berean, 12:30ean. Ea altsasuarrek finalerako txartela lortzen duten. Finalistek final handia jokatuko dute igandean.Emakumezkoen kadete mailan bigarren mailako hirugarren faseko 7-12 postuen arteko lehiaketan, Clientes CAN Alsasua G taldeak 57-16 irabazi zion Navarro Villosladari. Altsasuko taldea da liderra, 18+9 punturekin. Larunbatean Tafallaren kontra ariko da Altsasuko taldea, Tafallan, 11:30ean.Eta emakumezkoen kadete mailako 2. mailako hirugarren faseko 19-24 postuen arteko lehiaketan, Clientes CAN Alsasua J taldeak 52-42 hartu zuen menpean Berriozar MKE. Frijucar Gares da lehena, 16-1 punturekin, eta Altsasuko taldea 4. da, 13+1 punturekin. Larunbatean Iruñean jokatuko du Altsasuko taldeak, 11:30ean, Miravalles taldearen kontra. Bukatzeko, nesken haur mailako 2. mailako bigarren faseko 1-8 postuen arteko lehiaketan, Toki Ona Bortziriak taldeari 17-47 irabazi zion Clientes CAN Alsasuak. Irurtzun eta Noainen arteko partida ostegunean, gaur, jokatuko da. Ardoi B da liderra, 28+14 punturekin, eta Altsasuko taldea bigarrena da, 26+1 punturekin. Irurtzun, aldiz, zortzigarrena da, 13-9 punturekin.Aipatutakoez aparte Altsasuko saskibaloi klubak ere taldeak ditu minibasket mailan, neskena eta mutilena.