Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pipes and pints eta Born to lose gaztetxean izanen diraBeste behin ere, Altsasuko Gaztetxea nazioarteko musika taldeen eszenatoki izanen da. Gaurkoan, Europa ekialdeko eta AEBko taldeei eginen die harrera. Pragako Pipes and pints taldea 2006an sortu zen, punk rocka eta folka egiteko asmoz. Rock and roll eta countryaren eragina ere badute. Albuma argitaratu, eta 2007an eta 2008an Europako biran murgildu ziren. 2008an talde berregituratu zen eta, ilusioz berrituta, 5 tema grabatu zituen. Harrera ezin hobea izan zen. Lan berriak oholtza gainera eraman zituen, talde ezagunekin batera. Pipes and pints taldearen azken lanak 2009an ikusi zuen argia. Orduz gero, gogokoen dutenean murgildu dira: zuzeneko kontzertuetan. Born to lose punk-rock taldea da. Bere ezaugarri nagusiak koro bikainak eta gitarreo indartsuak dira. AEBtako Texasko taldea da, horrek dakarren guztiarekin. Taldeko kideak nor bere aldetik murgildu ziren musikan. 2000 urtean osatu zuten Born to Lose taldea. Texasen kontzertu bira luzea egin eta gero, eszenatoki berrien bila abiatu ziren. Bi disko eta milaka kilometro egin ostean, AEBtako eta Europako eszenatoki nagusietan jo dute. Ibilian-ibilian, Altsasuko Gaztetxera iritsi dira.