Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko gazte taldeek kontzertua eskainiko duteAsteburuan aisialdirako aukera zabala dute Altsasuko gazteek. Altsasuko Udaleko Gazteria Sailak zenbait ekitaldi antolatu ditu Gazte2Aste barruan. Jarduera horien artean Altsasuko gazteak protagonista dituen kontzertuak nabarmentzen dira. Afalostean, 22:00etatik aurrera, oholtza gainera igoko dira Altsasuko Desgarro, Disaster Crew, Kaxkalo eta Iaioak taldeak. Intxostiapuntan lokalaEz da kasualitatea talde horiek Intxostiapuntako festan jotzea. Izan ere, orokorrean, Altsasuko gazteek sortutako taldeak dira eta haietako batzuek Intxostiapuntako lokaletan entseatzen dute. Kaxkalo eta Desgarro taldeen kasua da. Kaxkalo taldea Iker, Aratz, Beñat, Urtzi, Julen, Mikel eta Oihanek osatzen dute. 14-16 urte dituzte eta, altsasuarrekin batera, taldean Olazti, Urdiain eta Iturmendiko kideak daude. Joan zen udan hasi zuten ibilbidea, "baina aurten serioago hartu dugu" jakinarazi digu Ikerrek. Gazte taldeak Intxostiapuntako lokalean entseatzen du. Lekua izateak hobetzeko aukera ematen dio. Santa Ageda bezperan kontzertua eskaini zuten Altsasuko Gaztetxean. Gazteen ska eta oi! musikak dantzan jarri zituen ikusleak. Asteburuan haiekin gozatzeko aukera berria dugu. Kaxkalorekin batera Intxostiapuntako gazte guneko lokaletan entseatzen du Desgarro taldeak. Haien punk oi! musika ozen entzunen da bihar. Disaster Crew eta Iaioak taldeek osatuko dute musika gaua. Zer entzun izanen da Altsasuko gazte gunean. KontzertuakDesgarro, Disaster Crew, Kaxkalo eta Iaioak.