Ezkerrak krisiaren aurkako alternatiba izan nahi du

Guaixe 2011ko maiatzaren 11

Izquierda-Ezkerrako Parlamenturako buru Jose Luis Nuin zerrendaburua gaur Altsasuko azokan izan da. Krisitik ateratzeko irtenbide "soziala eta justua" aldarrikatu du. Langabeziak Sakana gogor jotzen duela nabarmendu ondoren, gobernuek aurrera eramaten ari diren langabeziaren kontrako politikak oso mugatuak direla esan du. Horiek gauzatzeko, erreforma fiskalak aldarrikatu ditu Nuinek: "gehiago dutenek gehiago ordaintzea, zergak igotzea gehien irabazten dutenei, enpresa handiei..." Ezkerrera eginen duen gobernu baten beharra aldarrikatu du Nuinek.