NaBaik aldaketarekin "guztion Nafarroa" lortu nahi du

Guaixe 2011ko maiatzaren 11

Altsasuko azokan izan dira NaBaiko Parlamenturako eta udalerako hautagai Asun Fernandez de Garaialde Lazkanok eta Jose Angel Agirrebengoa. Nafarroan benetan aldaketa posible izateko NaBai beharrezkoa dela adierazi dute. "Posible dugu eta nahi dugu aldaketa, bazterketa politiko sozial eta sindikalarekin bukatzeko". Horretaz gain, aldaketarekin NaBaik lortu nahi du "kalitatezko osasuna, hezkuntza, gizarte zerbitzu eta zerbitzu publikoak". Koalizioko kideek salatu dute "krisi politikoarekin erreforma fiskalik ez da egin eta gizarte gastuak bere horretan mantentzea, benetan haien aurrekontua txikitzea da"