Kariñe altsasuarren lagun

Guaixe 2011ko maiatzaren 16a

Castillo Suarezek eta Eider Eibarrek Muxurik nahi? haurrendako liburua aurkeztu zuten ostiralean, Altsasuko Iortia kultur gunean. Altsasuko idazleak Kariñe zalameraren eta bere lagun Adolforen istorio goxoa kontatu zuen, Asier Serranoren laguntzarekin, Eider Eibarrek ilustrazio ederrak proiektatzen zituen bitartean. Iortian bildu ziren haurrek eta helduek gustura entzun zuten estreineko emanaldia eta, saioa amaituta, batek baino gehiagok liburua etxera eraman nahi izan zuen.Irakurketaren aurretik, zenbait haurrek ilustrazio tailerra egin zuten Eider Eibar zornotzarrarekin. Ilustratzailearen esanetan, Altsasuko txikiek "irudi zoragarriak" egin zituzten.