Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzokoan ospatu zen Fiobrialgiaren Nazioarteko eguna. Gaitz hori duten altsasuarrak badirela azaltzeko informazio mahaia jarri zuten herenegun azokan.Han izan ziren Silvia Zuletz, Rosi Higuero, Luchi Barroso eta Milagros Aldasoro informazioa ematen. Azken honek azaldu zigunez, informazioa zabaltzeaz gain sinadurak biltzen aritu ziren: "protokolo berri bat nahi dugu. Ez dugu nahi gaixoak espezialistengana bideratzea. Nahiago dugu diziplina ugaritako osasuneko profesionalen lantaldeak har gaitzatela".Fibromialgiak jotako sei altsasuarrak astelehen eta ostegunero mojena zen gimnasioan biltzen dira ariketak egitera, 16:30etik 18:00etara. Heldu den hilean bukatuko dute ikasturtea eta oporren ondoren, urrian bueltatuko dira. Aldasorok esan digunez, gaitza duten altsasuar eta sakandar guztiei zabalik dagoen eskaintza da. Aldasorok, gainera, fibromialgia, neke kronikoaren sindromea edo sentsibilitate kimiko multiplea gaitzak dituzten pertsonak haiekin harremanetan jartzera animatu ditu: "zenbat eta gehiago izan orduan eta zerbitzu gehiago izanen ditugu".AFINA elkarteaFibromialgiako, neke kronikoaren sindromeko edo sentsibilitate kimiko multipleko gaixoak biltzen ditu. Harremanetarako: 948 135 333, 619 011 042 edo www.afinnanavarra.es.