Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etorkizuna dantza eskolak Dantzari Txiki Eguna ospatu zuen igandean. Etxarri Aranazko, Iturmendiko, Altsasuko eta Ziordiko dantzariekin batera, jaialdian parte hartu zuten bi talde gonbidatuek: Dimako eta Urretxuko dantzariek. 90eko hamarkadan sortutako dantza festak ehun dantzari baino gehiago bildu zituen. Etorkizuna dantza eskolak osasuntsu dagoela erakutsi zuen. Urte bakarrean 40 ikasletik 57ra pasatu dira. Eskolan 4 urtetik 14ra arteko haurrak daude. Euskal dantza klasikoak eta garaikideak lantzen dituzten. Igandean ikasturtean landutakoaren erakustaldi ederra eskaini zuten. Ikasturte berrian Etorkizuna dantza taldeak nobedadeak izanen ditu. Aurrerantzean Altsasuko Udal Musika eskolak dantza eskainiko du.