Castillo Suarez JUUL sarien banaketan

Guaixe 2011ko maiatzaren 19a

Nafarroako Ikastolen Elkarteak JUUL sariak banatu zituen atzo, Tafallan. Ikastolako ikasleek hautatzen dituzte idazle eta ilustratzaile sarituak, haien bozen bidez. Beraz, sari preziatua da. Sarituen artean dago Castillo Suarez sakandarra. Altsasuko idazlearen Ebelina Mandarina liburua 8-10 urtekoen arteko kategorian 3. postuan sailkatu zen. Sakanako ikasleen artean, berriz, libururik kuttunena izan zen 8-10 urtekoen kategorian, eta 10-12 urtekoetan bigarrena. Sakandarrarekin batera, JUUL saria jaso zuten Toti Martinez de Lezea idazle arrakastatsuak, Josu Waliño eta Fernando Morillo idazleek eta Patxi Gallego eta Jokin Mitxelena ilustratzaileek. Sarituek Xabi Otero artista nafarraren irudia jaso zuten.