Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ate irekiak: Maiatzaren 19an, ostegunean, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur guneko ensaio aretoan. Kontzertua: Maiatzaren 20an, ostiralean, 20:00etan, Altsasuko Iortia kultur guneanMusika eskolako ikasleek eskolanian izaten dute lehen harremana abesbatzen munduarekin. Abestiak zenbait ahotsetan abesten ikasten dute. Ikasturtea amaitzear den honetan, Altsasuko musika eskolako ikasleek ibilbide luzeko abesbatzarekin abesteko aukera izanen dute. Helburua bikoitza da: batetik, musika eskolako ikasleei irteera posible bat erakustea eta, bestetik, abesbatzaren harrobia lantzea. Erkudengo Ama abesbatzak eta eskolaniak kontzertua eskainiko dute maiatzaren 20an, ostiralean. Bezperan, datorren ostegunean, entsegu nagusian ate irekiak izanen dituzte. Gurasoek eta nahi duen orok abesbatzen lan egiteko modua bertatik bertara ezagutzeko aukera izanen dute.