Altsasuko mutilen kadeteak laugarrenak eta haur mailako neskak bigarrenak

Guaixe 2011ko maiatzaren 18a

Pozak bata bestearen atzetik pilatzen ari da Altsasuko Saskibaloi Taldea (CBASK). Aurreko astean gizonezkoen junior mailako 2. maila autonomikoko txapeldunak izan ziren CBASKekoak, eta asteburu honetan bi zita inportante zituzten.Kadeteak laugarrenakAlde batetik, gizonezkoen kadete mailan dabilen CBASK taldeko Clientes CAN Alsasuak txapelketako final fourra zuen jokoan Lizarran. Final erdietan Burlata A taldea izan zuen arerio, larunbatean. Partida oso ona izan zen, parean joan ziren bi taldeak, baina bukaeran Burlatak erritmo altua ezarri zuen eta nekearen ondorioz 70-52 galdu zuen Altsasuk. Hortaz, txapelketako 3. eta 4. postua erabakitzeko borrokatu behar izan zuen igandean Altsasuk, Larraonaren kontra galdu zuen Oncinedaren kontra. Nahiz eta altsasuarrek partida ona egin, azken minutuetan ihes egin zien partidak eta 70-59 gailendu ziren Iruñakoak. Hala ere, egindako lanarengatik kontentu daude altsasuarrak, final fourrera iristea sari bat izan baita beraiendako.Haur mailako neskak bigarrenakNesken haurren mailako 2. kategorian, Altsasuko taldeko Clientes CAN Alsasuak denboraldi borobila egin du. 22 partida jokatu ditu taldeak eta soilik bi galdu ditu, hain zuzen ere Zizurko Ardoi talde txapeldunaren kontrako biak. Azkeneko jardunaldian Toki Ona Bortziriak taldeari 14-47 irabazi zion Altsasuk. Txapelduna Ardoi B taldea izan da (28+14), Altsasuko taldea bigarrena (26+1), eta Irurtzungo taldea zortzigarrena (14-10), asteburuan Noainen kontra 23-35 galdu eta gero. Bigarrenak izanik, domina politarekin etorri dira etxera altsasuarrak, denboraldi hasieran inondik inora espero ez zutena.  Eta emakumezkoen kadete mailako bigarren kategorian ere despeditu da liga. 7-12 postuen arteko lehian, Clientes CAN Alsasua G izan da lehena. Hortaz, kadeteen bigarren maila 7. postuan despeditu du liga. Eta 19-24 postuen artean lehiatu den Clientes CAN Alsasua J taldeari 68-34 irabazi zion Miravallesek. Frijucar Gares izan da lehena, eta Clientes CAN Alsasua J laugarrena. Hortaz, kadeteen 2. Mailan 22. postuan bukatu du liga Clientes CAN Alsasua Jk.