Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herenegun Maria Chivite PSNko hautagaia Altsasun esan zuen Nafarroan agintzeko beste modu batzuk badaudela eta beharrezkoak direla: "gobernu parte-hartzaileago bat, irekiagoa, gardenagoa eta herritarrak kontuan izanen dituena". Sozialistak aldaketa hori posible egiteko lanean ari direla esan zuen Chivitek.Atzokoan Roberto Jimenez Sunsundegui eta Portland enpresak bisitatu zituen, MCA-UGTko Manuel Fernandez, Lito, eta Lorenzo Rios ondoan zituela. Hautagai sozialistak langileekiko konpromisoa azaldu zuen eta bere gobernuaren lehentasuna lanpostuak izanen dela ziurtatu zuen. Horrekin batera, Enpresa Finantziaziorako Agentzia sortzea proposatu zuen: "bideragarriak diren enpresa egitasmo guztiek aurrera egiteko, eta finantziazio arazoak duten enpresek aurrera egin ahal izateko".Sakanan beste enpresa bat bera ere ezin dela itxi ziurtatu zuen. Nafarroako Gobernuak Sunsundegui erosteko duen aukera baliatzearen alde agertu zen Jimenez, gero pribatizatzeko. Sunsundegui eta Portlandeko langileekin, enpresarekin eta Sakanarekin bere konpromisoa azaldu zuen.AltsasuSozialisten Altsasuko alkate-gai Mari Jose Notariok egoera sozio-ekonomikoa aldatzeko lan eginen duela esan digu. "Lehentasuna lanpostuak sortzea da, jendeak ez aldegiteko". Udaletik eragile guztiekin harremanetan jarri nahi du PSNk, "guztien artean konponbidea opatzeko. Zangitu, hutsik dauden lantokiak..." Horrekin batera, 0-3 zikloa indarrean jarri nahi du, "lan eta familia bizitza bateragarri bihurtzeko".