Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kaliforniako uda giro epeletik, Sakanako udaberri goxora. Ibilbide hori eginen du San Franciscoko La Plebe taldeak. Kaliforniako taldeak kontzertua eskainiko du gaur, Altsasuko Gaztetxean.Skapunk talde chicanoak San Franciscoko tabernetan du sorrera eta hori sumatzen da bere zuzeneko bizietan. Taldearen musika azkarra eta geldiezina da. Gitarra zaratatsuak, tronpeta eta tronboien haize erritmo biziak eta melodia eta lelo kutsakorrak dituzte. Musika latindarraren eragin nabarmena dute, baina, aldi berean, munduaren ikuspegi zabala dute. Horrela, abestiak eleanitzak dira. La Plebe San Franciscoko talde arrakastatsuenetakoa da. Bederatzi urteko ibilbide geldiezinean, Mexiko, AEB eta Europa zeharkatu ditu. Azken diskoaren aurkezpenak Iberiar penintsulara ekarri ditu. Kontzertu bakarra eskainiko dute Euskal Herrian, Altsasun. Ezin aukera galdu.