Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Meridako Avgvsta Emerita abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbatean, Altsasun. Extremadurako La Encina kultur taldeak gonbidatu du sorterriko abesbatza. Avgvsta Emerita abesbatzak 1978an hasi zuen ibilbidea. Geroztik, kantu ederrak zabaldu ditu Extremadura osoan eta Espainia eta Portugaleko zenbait hiritan. Abesbatzen lehiaketa eta topaketetan parte hartu du, besteak beste, Caceresko gabonetako abestien lehiaketan (1. saria), Torreviejako (Alakant) Habanera eta polifonia lehiaketan eta La Lagunako (Tenerife) eta Gaztela-Mantxako abesbatzen topaketan. Frantzian, Austrian eta Txekian ere abestu dute. Avgvsta Emerita abesbatza Meridako zenbait kororen aitzindari da. Bihar, Altsasura iritsiko dira.