ADEren saria Erkuden Igoarendako

Guaixe 2011ko maiatzaren 30a

Altsasuko Dendarien Elkarteko argazki lehiaketak baditu saridunak. 20 finalistak Altsasuko Il Padrino jatetxean bildu ziren larunbatean. Haien artean, Erkuden Igoa nagusitu da Pitxarrak argazkiarekin. Islatutako irudiari esker, 500 euroko saria irabazi du. Haren atzetik sailkatu da Josu Dorronsoro Artola. Jugando juntas itzalen jokoak 250 euroko saria eman dio. Azkenik, 150 euroko hirugarren saria Javier Bergarak irabazi du, Alsasua a través del escudo argazkiarekin. Irabazleek diploma bana jaso zuten.Altsasuko Dendarien Elkarteak iaz mustu zuen argazki lehiaketa Burundako herriaren bizitasuna erakusteko helburuarekin. Lehiaketak hasiera-hasieratik harrera bikaina izan zuen, baina aurten aurreikuspen guztiak apurtu ditu. 126 argazki aurkeztu dira lehiara, iaz baina 50 gehiago. Epaimahaia Maribel Zornotzak, Altsasuko argazkilariak, eta Irene Anzinek, Nafarroako Dendarien Federazioko ordezkariak, osatu zuten, eta ez zuten lan erraza izan. Azkenean, hiru sari nagusiak Altsasun geratu ziren. Epaimahaikideek saritutako hiru argazkiak lehiaketaren gaiarekin -Altsasuko bizia eta hiri-paisajea- lotura estua zutela azpimarratu zuten.Lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai egonen dira Altsasuko Gure Etxea eraikinean, ekainaren 13tik 19ra. Ekainaren 20tik aurrera parte-hartzaileek argazkiak jaso ditzakete Altsasuko Lorea dendan. Argazki-erakusketaEkainaren 13tik 19ra, 17:30etik 20:30era, Altsasuko Gure Etxean.