Sagrado Corazon ikastetxearen festa

Guaixe 2011ko ekainaren 2a

Gaur hasi eta domekara bitartean Sagrado Corazon ikastetxearen festak ospatuko dira. Astean zehar, atsedenaldietan, ikasleak areto futbol, saskibaloi eta boleibol lehiaketetako kanporaketak jokatu dituzte. Baina ospakizunak gaur hasiko dira, 13:30ean 4. mailako DBHko ikasleek pregoia irakurtzearekin batera. Ondoren, 16:00etan areto futboleko 6 orduko txapelketa jokatuko da, herriko taldeei zabalik dago lehia. Asteburuak, ordea, askorako emanen du. Garagarrilak 3, ostirala9:15ean DBHko eukaristia.lngelesezko antzerkia, LH. 10:15ean HH eta LHko eukaristia. DBHko ginkana, taldeka. 11:15ean HH jokoak. LHko ginkana, taldeka. 13:45ean Bazkaria tabernan. Ondoren, filma. 16:00etan Puzgarriak, igerilekua eta buzeoa, kirol txapelketen finalak eta kroketa txapelketa. 18:00etan Patin eta skate erakustaldia eta txapelketa. 20:30ean Itxialdia diskoteka ireki bitartean. 21:30ean Ikasleen diskoteka kiroldegian. Gurasoendako disko-barra patio eta frontoian. Garagarrilak 4, larunbata. Ikasle ohien lehenengo bilkura11:00etan Ikasle eta irakasleen jaialdia. 14:00etan Paellada. Mus eta domino txapelketak. 16:30ean Futbol partida. Gurasoak, ikasleak, ikasle ohiak. Bezperako argazkien erakusketa. 17:30ean Ikasle ohien argazki erakusketa. 18:30ean Sari banaketa.Garagarrilak 5, domeka. Faustino anaiaren oroimenez8:30ean Ikastetxean bildu eta Beriainerantz abiatu. 12:00etan Faustino anaiaren oroimen ekitaldia. Itzulera edo bazkaria mendian.