Musikarekin agurtuko dituzte Txunkai-Karbonillako festak. Burundako zenbait musikarik bat eginen dute Altsasuko auzoan. Ziordiarrek, olaztiarrek eta altsasuarrek osatzen duten Potroberoak taldeak emanen dio hasiera kontzertu gauari. Ondoren, Iturmendiko Kixketa taldea igoko da eszenatokira. Amaitzeko, Aguraingo Delitos menores igoko da oholtza gainera.Ondoren, DJ festa izanen da DJ Evoretech, DJ Gozi XX eta DJ Kreator-ekin. Gaua ordu txikitaraino luzatuko da.