Europako skapunk izarra Altsasun

Guaixe 2011ko ekainaren 3a

Cold Revenge euskal taldeak emanen dio hasiera kontzertuari. Ondoren, Altsasun ezaguna dugun Bastards on parade taldea igoko eszenatokira. Galiziako taldearen erritmo zelta bizkorrek eta bateria indartsuak herrialdeko punk folka irauli du. Musika festa borobiltzeko, Europako ska-punk talde indartsuenetakoa igoko da oholtza gainera, Nizako (Frantzia) Freygolo taldea.FreygoloFreygolo, Europako skapunk talde handiak kontzertua eskainiko du gaur gauean Altsasuko Gaztetxean. Frantziako taldeak berriki argitaratu du We all have voice diskoa, taldearen laugarrena. Taldeak heldutasunera iritsi dela erakutsi du. Metal haizeez lagundutako punk-rock melodiko azkarrak Frantziako eta munduko punk-rock taldeen burura eraman ditu. Nizako taldeak 1997an hasi zuen ibilbidea. Haien punk-rock-ska biziak berehala egin zuen lekua eszenatoki nagusietan. Urteetan talde ezagunen telonero izan ondoren, berezko tokia egin dute.