Altsasuko jubenilak mailaz igotzear

Guaixe 2011ko maiatzaren 31

Jubenilen 2. mailan dabilen Sociedad Deportiva Alsasua (SDA) taldeko Altsasu taldea liga erregularrean bere multzoan lehendabiziko postuan sailkatu da. Horregatik, jubenilen lehen mailara igotzeko igoera fasean murgilduta dabiltza altsasuarrak. Igoera fasea hiru multzotan jokatzen ari dira, eta multzo bakoitzeko lehena igoko da lehen mailara. Altsasu taldea bere multzoko liderra da ( 9 puntu), eta larunbatean Carcastilloko Larrateren kontra (3.a, 4 puntu) irabazten badu mailaz igoko da. Bestela, Beti Onak (2.a, 8 puntu) eta Lodosaren (4.a, 3 puntu) arteko emaitzaren zain geratu beharko dira.Altsasuko jubenilen taldeak ibilbide bikaina darama. Iaz kadete mailan aritu ziren eta Nafarroako txapeldunak izan ziren, jubenilen 2. mailara igoz. Aurten ere lehenak izan dira eta mailaz igotzeko balentria errepika dezakete.Larunbatean DantzalekunIgoera faseko partida erabakiorra larunbatean jokatuko da, 17:30ean, Altsasuko Dantzaleku futbol zelaian. Ordu berean Atarrabiak Beti Onak eta Lodosaren arteko lehia hatuko du. SDA klubak Altsasuko jubenilen taldea animatzera joateko deia egin du.